XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), errefusatuko ninduzun beldurrak kezkatzen ninduen, halakorik gertatzen bazen, agian azkena izan zitekeelakoan!.

Beharbada zu ez zinen izango besteak bezalakoa... ala bai? Zer ez ote nukeen nik orduan egingo, amodioaren sareetan harrapaturik zu neureganatzearren!.

Arrakasta handia zenuen ingurukoen artean ere.

Etengabe, sarritan neure eraginez, zure bikaintasun aparta goraipatzen zuten lagunek, ikasle nahiz irakasleek, eta nire irrika areagotzen zuen laudorio bakoitzak.

Zenbat eta gorago zu, hainbat eta gehiago desiratzen zintudan, orduan eta larriagoa zen zure beharra.

Eta zure kualitate bakoitzak nire jeloskortasuna suspertzen zuen.

Ezin zintudan konkistatu: ez nuen askorik balioko.

Besteentzat izango ziren zure dohain guztiak.

Mahai ertzetik jausitako ogi-apurren zain nengokizun, baina horiek ere ukatu egiten zenizkidan.

Orain ikasia dut maitasun-harremanak ere, neurri handi batean, botere-erlazio direla, norgehiagoketa hutsa, nork bere nortasuna finkatzeko ingurukoak menperatu behar izaten dituela, hurkoa norberari begira jarri, zuzen edo zeharka, gure balioa aitor diezagun.

Erakartzeko gauza garen neurrian, bagara zerbait munduan.

Orain badakizkit gauza hauek, eta askoz eskeptikoagoa naiz, baina orduan....

Orduan ez nintzen arrazoitzeko gauza, zu nirea izatea baizik ez nuen buruan: - Afalduko dugu bihar elkarrekin?.

- Bihar ezin dut, beste lagun batekin geratu naiz.

Nahi baduzu, etzi - erantzuten zenidan.

- Baina nik ezin dut etzi, badut beste eginkizunik.